XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C- Emakumezkoen jarduera-tasaren igoera

60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera adin guztietako emakumezkoen jarduera-tasak gora egin du. Joera hori berdintsu mantendu da gaur egun arte.

Oro har emakumeak izan dira azken hogeita bost urteotan lan-eskaintzaren igoera eragin dutenak. Hala ere, horrek ez digu ahaztuarazi behar XX. mendearen lehen bi herenetan emakumeek jarduera ekonomikoan zuten partea etengabe jaitsi zela.

Dendetan edo baserrietan etxekoandreak zeregin garrantzitsua zuen (eta du); baina jarduera horiek gainbehera egin dutenean aipatutako jaitsiera gertatu dela esan ohi da. Hala ere, esplikazio horrek ez du dena argitzen.

XX. mendearen hasieran herri industrializatuetan, industrian emakumeen enplegua garrantzitsua zen eta, harrezkero, jaitsi zen. Izan ere, garai hartan herriko emakumeek baino ez zuten lan egiten. Orduan etxekoandrearen eredua norberak lortu nahi zuen ideal bihurtu zen.

Emakume langileek beren familiak aurrera ateratzeko fabrikara joan beharra denek gaitzesten zuten eta gizarteko zorigaiztotzat hartzen zen. Langileen emazteek etxean geratzea nahiago zuten gizonak behar adinako saria ekartzen bazuen.

Eredu tradizional honen aurrez aurre beste eredu bat garatu da, emakumeak bizitza profesionalean eta familiakoan gizonak bezala parte hartzekoa. Etxetik kanpo lan egiten duen emakumeak aldi berean independentzia irabazten du bere senarrarekiko eta oro har gizartearekiko.

Burgesiako alabak izan ziren bi Mundu-Gerren bitartean ikasketak egiten segitu zutenak: tituluak lortu zituzten eta lan-merkatuan integratu ziren, administrazio publikoan eta hezkuntzan batez ere. Eredu hori laster hedatu zen gizarte osora. 1965. urteaz gero emakume enplegatuen kopuruak oso azkar egin zuen gora.

Aldaketa honetan eragina hainbat arrazoik izan du. Ekonomiaren eboluzioak zeregina izan du. Batetik, eskulan merkeagoa nahian, enpresa askotan emakumeak hartzen hasi ziren.

Bestetik, produkzioaren terziarizazioaren aldeko joerak eraginda, lanpostu asko eskaini zaie. Pentsamoldea aldatzea ere faktore garrantzitsua izan da. 60ko hamarkadaren erdialdeaz gero, emakumeak gizartean duen lekua aldatzen hasi zenean, ia herri industrializatu guztietan emakumeen enpleguak gora egin du.

Aldaketa horiek ezkontza-kopuruan, ugalkortasunean, famili ereduan eta emakumeek enplegua (batzuetan karrera unibertsitarioa ere) izateko nahian eragina izan dute. Ugalmena kontrolatuta haurdunaldiak denboran zehar banatzeko aukera dago.